Ansorregi eta Larrañaga trikitilariek erromeria saioa eskainiko dute igandean Andatzan

Urola Kostako Hitza 2019ko abenduaren 10a

18:30ean hasiko da emanaldia, eta ohi bezala, hiru ordu inguru iraungo du.

Igande honetan, abenduak 15, Ansorregi eta Larrañaga trikitilariek alaituko dute Aiako Andatza auzoa. Andatzako Erromeria Elkarteak antolatuta, ohiturari jarraituz, arratsaldeko 18:30ean hasiko dira trikiti doinuak, eta hiru orduz luzatuko dira, 21:30ak arte, gutxi gorabehera. Antolatzaileek Aristerrazura gonbidatu dute erromeria giroa gogoko duen herritar oro.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide