Bertso-triki afaria egingo dute Aian, hilaren 27an

Urola Kostako Hitza 2019ko abenduaren 4a

Aiako dema plazan izango da, eta sarrerak salgai daude Iturriozenan, 25 euroren truke.

Bertso-triki afaria antolatu dute Aian, abenduaren 27rako. Agin Laburu eta Andoni Egaña bertsolariek parte hartuko dute, eta afal ondoren, Izer eta Alabier trikitilariek girotuko dute saioa. Gainera, afal aurretik 19:30ean hasita, tabernaz taberna triki-poteoa egitea da antolatzaileen asmoa.

Bertso-triki afarian parte hartu nahi dutenek, sarrerak salgai dituzte Iturriozenan, 25 euroren truke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide