Eguraldi txarrari aurre egin, eta jai giroan murgildu dira gaur arratsaldean Aiako Urdaneta auzoko haurrak, San Martin Jaiei hasiera emateko. Arratsaldean frontoian bildu dira auzoko gazteenak, eta festa batzordeak antolatu dituen jolasetan parte hartu dute.
Gaur gauean, bertso afaria izango da Amets Arzallus eta Anjel Mari Peñagarikanorekin.