Andatzako Erromeria Elkarteak lankidetza hitzarmena sinatu du Aiako Udalarekin

Urola Kostako Hitza 2019ko urriaren 3a

Aiako Udalak dirulaguntzak emango dizkio Andatzako Erromeria Elkarteari datozen lau urteetan.

(Karkara)

Hitzarmen berria sinatu dute Aiako Udalak eta Andatzako Erromeria Elkarteak. Aurreko agintaldian dirulaguntzak jaso zituen taldeak, eta aurten akordio berria erdietsi dute udalarekin. Hala, "erromeria bultzatzeko eta auzoko kultur eskaintza mantentzeko" asmoz, datozen lau urteetarako konpromisoa hartu du udalak: urtero 3.000 euroko dirulaguntza emango dio erromeria elkarteari. Nekane Arrizabalaga Aiako alkatearen esanetan, "trikiti doinuek astebururo Andatzako auzoan jarraitzea" nahi dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide