Aurten ere Gazte Eguna antolatu dute Aiako Gazte Asanbladako kideek. Abuztuaren 3an izango da, eta egun osoko egitarauaz gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. 11:00etan hasiko da jaia: umeentzako jolasetan arituko dira lehendabizi, lau pertsonako taldetan. Parte hartu nahi dutenek aldez aurretik eman behar dute izena, Arruti tabernan. Gero, 14:30ean, paella lehiaketa egingo dute Dema plazan. 10 euroan, bazkarirako txartela eta kamiseta eskuratu ahalko dira.
Bazkalostean jarraituko du festak. Elektrotxuflakoak Aiako kaleetan barrena arituko dira 18:00etatik aurrera, eta gauean ere izango da zer gozatua; plazan kontzertuak eskainiko dituzte En Tol Sarmiento, Kaotiko eta Modus Operandi taldeek.