Ostiralean abiatuko dituzte San Pedro jaiak Andatzan

Karkara.eus 2019ko ekainaren 26a

Aiako Andatza auzoan San Pedro jaiak ospatuko dituzte asteburuan, ostiralean hasita. Egitarau zabala antolatu dute auzokideek.

Ekainak 28, ostirala

09:30. Txupinazoa.

11:00. Haurrentzako jolasak.

Jarraian, Moto-moltolasterketa.

17:00. Haurrentzako puzgarriak.

21:30. Mutil Ardoren eta elkarteen afaria, Aristerrazun. Ekainaren 21era arte egongo da zabalik izen-ematea. Telefonoz eman daiteke izena, 679 232 535 (Arantzazu) edota 645 723 665 (Laiene) telefono zenbakietara deituta.

22:30. Erromeria, Izer eta Alabierren eskutik.

Ekainak 29, larunbata

11:00. Meza Nagusia.

Jarraian, adinduentzako salda beroa izango da.

13:00. Auzoko gazteen arteko herri kirolak. Trikitilariek girotuko dute auzoa.

14:00. Auzoko adinduentzako bazkaria, Aristerrazu jatetxean.

14:00. Bertso bazkaria, auzoko frontoian. Iker Zubeldia eta Agin Laburu bertsolariek abestuko dute. Ekainaren 24era arte egongo da zabalik izen-ematea. Telefonoz eman daiteke izena, 679 232 535 (Arantzazu) edota 645 723 665 (Laiene) telefono zenbakietara deituta.

22:30. Erromeria, Elizagoien Ahizpen eskutik.

01:30. DJ Pajarito.

05:30. Oilasko biltzea, trikitilariekin.

Ekainak 30, igandea

11:00. Meza Nagusia.

Jarraian, Herriko Pilota Txapelketa, eta gero, trikitilariak.

18:00. Herri Kirolak. Xabier Orbegozo Arria V.aeta Ugaitz Mugertza Mugertza II.aaizkolariak, eta Jesus Mari Iruretagoiena Izeta III.aeta Mikel Lopetegi Urraharri-jasotzaileak arituko dira.

Ondoren, sagardo eta pintxo dastaketa, trikitilariek lagunduta.

22:30. Erromeria, Astiazaran eta Narbaiza trikitilarien eskutik.

00:00. Jaiei amaiera emateko traka zaratatsua.

Uztailak 5, ostirala

21:30-22:00. Mus saiorako izen-ematea.

Jarraian, mus saioa.

Uztailak 13, larunbata.

Oilasko biltzeko afaria. Telefonoz eman daiteke izena, 679 232 535 (Arantzazu) edota 645 723 665 (Laiene) telefono zenbakietara deituta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide