
Ekainaren 9an, igandea, 7. Usakume Colombaireen Tiraketa jokatuko dute Aian. Loatzo Tiro Elkarteak antolatu du proba, Andatzako Auzo Eskola A.G elkartearen laguntzarekin.
Aristerrazu zelaian izango da tiraketa, goizeko 10:00etatik 13:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara. 18 metroko distantziatik egin beharko dute tiro parte hartzaileek, sei tiratzaileko serieetan. Izen-ematea zabalik dago dagoeneko, 42 euroan.
Hainbat sari banatuko dituzte parte hartzen dutenen artean. 1.850 euro emango dituzte dirutan, eta hiru usakumetik hiru botatzen dituztenek izango dute kopuru horretako zati bat jasotzeko aukera. Txakolina eta sagardo botilak, aldiz, lehenengo 40 sailkatuentzat izango dira, eta bestelako opariak ere emango dituzte.
Ondorengoak izango dira banatuko dituzten sariak:
- 1. saria: 550€, txapela, txakolina, sagardoa, oparia
- 2. saria: 350€, txakolina, sagardoa, oparia
- 3.saria: 250€, txakolina, sagardoa, oparia
- 4.saria: 180€, txakolina, sagardoa, oparia
- 5.saria: 150€, txakolina, sagardoa, oparia
- 6.saria: 100€, txakolina, sagardoa, oparia
- 7.saria: 90€, txakolina, sagardoa, oparia
- 8.saria: 70€, txakolina, sagardoa, oparia
- 9.saria: 60€, txakolina, sagardoa, oparia
- 10.saria: 50€, txakolina, sagardoa, oparia
- 11.etik 40.era, txakolina, sagardoa, oparia