Irudietan: Sutea izan da Ubegun industriaguneko egur enpresa batean

Karkara.eus 2019ko maiatzaren 21a

Gaur goizean sutea piztu da Aiako Ubegun Industriaguneko egur enpresa batean. Sutea zergatik sortu den ez badakite ere, Ertzantzatik jakinarazi dute zerrauts silo batek hartu duela su. Abisua jaso bezain azkar, suhiltzaileak ingurura bertaratu dira, eta dagoeneko itzali dute sutea. Dena dela, ingurua zaintzen ari dira orain suhiltzaileak, sua berriz piztea saihesteko, eta eraikinaren egiturak izan ditzaken kalteak aztertzen ere ari dira.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide