Udal hauteskundeak hilabete amaieran izango dira, eta herritarrek hauteskundeetara aurkeztuko diren taldeen proposamenak eta asmoak ezagutu ditzaten Orioko alkategaien mahai-ingurua antolatu du KARKARAk.
Gaur, asteazkena, izango da, 19:00etan hasita, Orioko Kultur Etxeko areto nagusian, eta hurrengo zerrendaburuek parte hartuko dute hitzorduan: EAJko Lourdes Salsamendi Goñik, EH Bilduko Anuska Esnal Olidenek, Orain plataformako Jose Angel Iparragirre Alberdik eta PSE-EEko Ana Priede Marchanek. Mahai-inguruko moderatzailea Xabier Etxeberria izango da.
Kultur etxean izan ezin duten herritarrek mahai-ingurua karkara.eus atarian zuzenean jarraitzeko aukera izango dute, streaming bidez.