Udaberriko koloreek hartu dute Iturraran parketxea asteburuan, XVII. Landare Berezien Azoka egin baitute bertan. Larunbatean eguraldia gora-beheratsua izan bazen ere, goizean goizetik jendetza bildu zen Iturrarango lorategietan bildu ziren 50 landare-mintegik eraman zituzten landareak bertatik bertara ikusi eta nahi izanez gero erosteko asmoz.
Aurtengoan ere, landare eskaintza zabalaz gain, azokaren antolaketa nabarmendu dute bertaratu ziren herritarrek, autobus eta kontsigna zerbitzuak etengabe martxan izan baitira bi egunetan zehar.
Ikusi argazki galeria osoa karkara.eus helbidean