Hugo Silveirak kontzertua eskainiko du Aian larunbatean

Urola Kostako Hitza 2019ko apirilaren 8a

Hugo Silveira musikaria.

Larunbat honetan, apirilak 13, emango diote hasiera Aiako Musika Zikloari. Egitarauaren barruan, Hugo Silveira musikari eta konposatzaileak kontzertua eskainiko du larunbatean. Aiako probalekuan izango da emanaldia, 19:00etatik aurrera.

Bestalde, maiatzaren 18an, larunbata, Mikel Urdangarinen kontzertua izango da Aiako probalekuan, 22:00etan hasita.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide