Arraza Anitzeko Ganaduen VI. Enkantea egingo dute igandean Aian

Urola Kostako Hitza 2019ko apirilaren 8a

Aiako Testaje Zentroak Arraza Anitzeko Ganaduen VI. Enkantea antolatu du asteburu honetarako. Igandean izango da, apirilak 14, Aiako Testaje Zentroan. 10:30ean idiskoen aurkezpena egingo dute, eta antolatzaileek jakinarazi dutenez, haragitarako idisko ugaltzaileen lau arraza aurkeztuko dituzte: Limusin, Blonda, Txarolesa eta Pirenaikoa. RJ eta RP ugaltzaileei dagokienez, Limusinak eta Blondak izango dira. Urtarrilean ere egin zuten enkantea Aiako zentroan, eta 22 zekorretatik 17 saldu zituzten.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide