Bertso bazkaria antolatu du Aiako Zingira Eskolak

Urola Kostako Hitza 2019ko urtarrilaren 14a

Uxue Alberdi eta Unai Iturriaga bertsolariek parte hartuko dute hitzorduan.

Zingira Eskolak bertso bazkaria antolatu du otsailaren 2rako, larunbatarekin. Babarrun-jana egingo dute, eta nahi izanez gero, aukera begetarianoa ere egongo dela azaldu dute antolatzaileek. Uxue Alberdi eta Unai Iturriaga bertsolariek parte hartuko dute bertso bazkarian, eta Estitxu Fernandez izango da gai-jartzailea. Ondoren, musika eta giro ederra izango da gau erdira arte.

Bertso bazkariko txartelak salgai daude Orioko Kolon Txiki tabernan, 20 euroren truke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide