Joxe Mari Lertxundiren liburuaren aurkezpena atzo Aian.
Gipuzkoako Foru Aldundiak Auspoa saileko 336.zenbakia argitaratu berri du: Joxemari Lertxundiren (Aia, 1932)
Iragana gogoratuz liburua. Urte askotan Laurgain etxeko zaintzailea izandakoak, bertako oroitzapenak eta bizipenak jaso ditu bere bosgarren lanean. Atzo, abenduaren 27an, Aiako udaletxean aurkeztu zuten
Iragana gogoratuz liburua, familia eta lagun artean.
Joxe Mari Lertxundi (1932, Aia), bertsolaria izateaz gain, Gipuzkoako Foru Aldundiko langile izana da, hain zuzen foru erakundearen Laurgain etxearen zaintzaile izan zen urte askoan, 1965etik 1998ra. Urte guzti horietan Lertxundik Laurgainen eta Pagoetako Parke Naturalean bizi izandako bitxikeriak eta oroitzapenak jasotzen ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak argitaratu berri duen Irgana Oroituz liburuak.