Izer eta Alabier trikitilariek Urte Zaharreko erromeria eskainiko dute larunbatean, Aristerrazun

Urola Kostako Hitza 2018ko abenduaren 26a

Saioak ordutegi berezia izango du, 19:30etik 22:00etara izango baita.

Aristerrazuko erromeria. (Ibon Errazu/Hitza) Abenduaren 29an, larunbatarekin, Urte Zaharreko Erromeria egingo dute Aristerrazun, eta Izer eta Alabier trikitilariak igoko dira oholtza gainera. Saioak ordutegi berezia izango du, 19:30etik 22:00etara izango baita. Andatzako Erromeria Elkarteak herritarrak saiora gonbidatu dituzte, 2018 urtea trikitiaren erritmoan dantzan agurtzeko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide