Aian prest dute Eguberrietarako egitaraua

Urola Kostako Hitza 2018ko abenduaren 13a

Lardizabal guraso elkarteak, Aiako gazte asanbladak eta Aiako Kirol Elkarteak Gabon jaiei begirako egitarau zabala antolatu dute Aian, udalaren babesarekin. Abenduaren 21ean emango diote hasiera, eta urtarrilaren 5era bitartean izango dira ekimenak. Hona hemen egitaraua osorik.

Olentzeroren etorrera Aian. (Karkara)

Egitaraua

Abenduak 21, ostirala
  • 18:00. Olentzeroren etorrera
Abenduak 23, igandea
  • 16:00 eta 18:00. Zinea
Abenduak 24, astelehena
  • 09:00. Gabon eskea auzoetan, plazatik abiatuta
  • 18:00. Gabon eskea kaskoan, plazatik abiatuta
Abenduak 26, asteazkena
  • 16:30-19:00. Pintxo lehiaketa gaztelekuan
Abenduak 27, osteguna
  • 17:00-20:00. Puzgarriak
Abenduak 28, ostirala
  • 16:00. Olinpiadak eta txokolatada
  • 21:00. Bertso-triki-afaria. Informazio gehiago hemen
Abenduak 29, larunbata
  • 16:30 eta 18:00. Zinea
Abenduak 30, igandea
  • 12:00. Af Ndanza afrikar dantza ikuskizuna, frontoian
  • 16:00. Futbol txapelketa eta merendola
Abenduak 31, astelehena
  • 10:00. Aiako Auto Slaloom-a, Ubegunen
  • 17:00. San Silbestre lasterketa (izen-ematea 16:30ean izango da)
Urtarrilak 3, osteguna
  • 16:30 eta 18:00. Zinea
Urtarrilak 4, ostirala
  • 17:30. Gezur Gehi Egi magia ikuskizuna
  • 19:00. Bizarzuriren etorrera
Urtarrilak 5, larunbata
  • 18:30. Erregeen kabalgata

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide