Nerea Amilibiak irabazi du V. Beñat Elzo mendi lasterketa

Urola Kostako Hitza 2018ko azaroaren 1a

V. Beñat Elzo mendi lasterketako 11 kilometroko ibilbidea 52 minutuan osatu du Nerea Amilibia aiarrak.

Gaur goizean Nerea Amilibia lasterketako helmugara iristen. (Hondarribiko Hitza) Gaur goizean V. Beñat Elzo Mendi Lasterketa jokatu da Hondarribian, eta Nerea Amilibia aiarra izan da txapelduna, emakumezkoen kategorian. Proban zehar, eguraldia lagun izan ez badute ere, 11 kilometroko ibilbidea osatu behar izan dute parte hartzaileek. Amilibia esaterako, 52:00:00 denboran helmugaratu da. Aurtengoan, kirola eta elkartasuna ardatz dituen ekimenean bildutako dirua Pausoka elkartearentzat izan da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide