Hiru pertsona artatu dituzte sute batean kea arnasteagatik Aian

Urola Kostako Hitza 2018ko urriaren 5a

Aroztegi bateko sotoan izan da sutea, goizaldeko 02:00etan. Laugarren solairuko etxebizitza hutsarazi behar izan dute, eta suhiltzaileek sugarrak itzaltzea lortu dute.

Suhiltzaileak Aiako sutean. (Gipuzkoako suhiltzaileak) Goizaldeko 02:00etan, sutea izan da Aiako aroztegi bateko sotoan. Ondorioz, eraikineko laugarren solairuko etxebizitza hutsarazi eta hiru pertsona artatu behar izan dituzte, kea arnasteagatik. Suhiltzaileek sugarrak itzaltzea lortu dute, 06:30ak aldera. Arotzek biltegi bezala erabiltzen dute sua hartu duen sotoa, eta suteak kalte handiak eragin ditu bertan. Eraikineko beheko solairuan ere kalte nabarmenak izan direla adierazi dute suhiltzaileek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide