Dantzan eta bertsotan murgildu dira Aiako festetan

karkara.eus Aktualitatea. 2018ko abuztuaren 8a

  Arratsaldean, Aiako zumba taldeak dantzan jarri zituen herriko haur eta helduak. Arratsaldeko 17:30ean hasita, bizilagun eta bisitari dezente animatu zen ekimenean parte hartzera. Gauean, berriz, Aiako probalekua jendez bete zen bertsoez gozatzeko. Saio ederra eskaini zuten oholtza gainean bertsolariek. Bitxikeri modura, Sustrai Colina eta Amets Arzallus bertsotan ari zirela, argia joan eta ilunpetan abesten jarraitu zuten, giro berezia sortuz. Eguneko egitaraua ixteko, jarraian, Gozategiren kontzertua izan zen plazan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide