Buruhandien arteko ezkontzak eman die hasiera Aiako jaiei

karkara.eus Aktualitatea. 2018ko abuztuaren 7a

[caption id="attachment_343931" align="aligncenter" width="300"]Buruhandien arteko ezkontza (Karkara.eus). Buruhandien arteko ezkontza (Karkara.eus).[/caption] Atzo arratsaldean eman zioten hasiera Aian San Donato eta San Lorentzo jaiei, buruhandien arteko ezkontzarekin. Festen hasiera iragartzen duen txupinazoarekin batera baiezkoa eman zion batak besteari. Herri-afarian, berriz, buruhandi ezkonberrien banketea irudikatuko da bertan. Aurretik, arratsaldean zehar, atzoko tenperatura altuei aurre egiteko, kukaña eta jokoak izan ziren igerilekuetan. Atzoko argazkiak ikusteko: Karkara.eus

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide