Uztailaren 25ean abiatuko dituzte Aiako Santio Erreka auzoko jaiak

Urola Kostako Hitza 2018ko uztailaren 17a

Urtero bezala, herri kirol jaialdia egingo dute Santio Egunean, Aiako Santio Erreka auzoan

SANTIO ERREKA AUZOKO JAIETAKO EGITARAUA Uztailak 25, asteazkena - 10:30. Meza. - Ondoren. Auzoko erretiratuen hamaiketakoa Portu erretegian. - Jarraian. Herri kirol jaialdia. Uztailak 26, osteguna - 10:30. Meza Uztailak 27, ostirala - 23:30. DJ ibon. - Goizaldean, oilasko biltzea. Uztailak 28, larunbata - 16:00. Mus Txapelketan izena ematea. - 16:30. Mus Txapelketa. - 22:00. Bertso saioa: Jone Uria, Amets Arzallus, Andoni Egaña eta Sustrai Colinarekin. Gai jartzailea Jon Agirresarobe Torrotxo. - 00:00. Abiba Disko Jaia. Uztailak 29, igandea - 10:30. Umeentzat jolasak. Uztailak 30, astelehena - 19:00. Elortza, Larra eta Leta trikitilariak. - 21:00. Oilasko Biltzeko Afaria Portu Erretegian. (Txartelak txosnan izango dira salgai) - Ondoren. Elortza, Larra eta Leta trikitilariak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide