Denboraldiko azken erromeria egin dute Aristerrazun

Urola Kostako Hitza 2018ko ekainaren 18a

Denboraldiko azken erromeria egin zuten igandean Aristerrazun. (Ibon Errazu)

Igande arratsaldean denboraldiko azken erromeria egin zuten Aristerrazun. Eguraldi ederra lagun, jende dezente bildu zen hitzorduan, eta  bertaratu zirenek Laja eta Larrañagaren doinuekin dantza eginez gozatu zuten.

Horrez gain, Aristerrazuko erromeriaren antolatzaileek eta erromeri zaleek Lajari nolabaiteko esker ona adierazi nahi izan zioten, urtetan egin duen lanagatik. Izan ere, Laja 16 urte zituela igo zen lehendabizikoz Aristerrazuko oholtza gainera, eta 58 urtez eskeini ditu erromeriak bertan. Aristerrazuko Juan Mari Azkueren iritziz, "erraz esaten da, baina meritu galanta du".

Aristerrazuko erromeriaren antolatzaile Juan Mari Azkuek eman zion oroigarria Lajari erromeria zale guztien izenean, eta Lajaren emazteari lore sorta ere eskaini zion.

Argazkiak: Ibon Errazu

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide