Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Argazkia: Gure Zirkua.
Gure Zirkua zirkuko euskal artisten topagunea Aian izango da uztailaren 5, 6, 7 eta 8an. Amezketan hasiko dute bira ekainaren 29an, eta bigarren geldialdia izango da Aian. Egun bakoitzean emanaldi bana eskainiko dute.
Gaur 09:00etatik aurrera erosi ahal izango dira emanaldietarako sarrerak, ticketea.com webgunean. Nolanahi ere, 2 urtetik beherakoek emanaldira doan sartu ahal izango dutela jakinarazi dute antolatzaileek.
Hala ere, emanaldia adin guztietako ikus-entzuleentzako dela azaldu dute euskal zirkukoek. Akrobatak, magoak, trapezistak, eta beste hainbat disziplina desberdinetako hamar artista euskaldunek hartuko dute
parte Gure Zirkuaren emanaldietan.