Atzo, Akelarre musika taldeak argazki hau argitaratu zuen sare sozialetan, hitzokin lagunduta: "Mila esker atzo Aiara hurbildu zineten guztioi! Plazer bat izan zen! Aupa Akelarre!" KARKARAk jasotako iritzien arabera, kontzertu gogoangarria izan zen ikusle askorentzat larunbat gauekoa; dirudienez, musikariek ere gozatu ederra hartu zuten oholtza gainean.