Asier Bidaburu eta Bruno Scherer gailendu dira Andatzako Igoeran

karkara.eus Aktualitatea. 2018ko ekainaren 3a

Bidaburuk bakarlekuetan irabazi du; Scherer-ek, berriz, turismoen kategorian

Andatzako Igoerako podiuma (Karkara.eus) Giro aparta nagusitu zen atzo Aiako inguruetan. Motor soinuak izan ziren protagonistak egun guztian zehar. Ia 50 partaide aritu ziren Lagun Artea Eskuderiak antolatutako proban. Gipuzkoako eta Euskal Herriko Mendi Txapelketetarako baliagarri izan zen ekitaldia. Asier Bidaburuk irabazi zuen monoplazen edo bakarlekuen atalean, eta Bruno Scherer-ek, aldiz, turismoetan. Motor soinuak goizean hasi ziren entzuten Aiako herrian; o9:30etik 11:30era bitartean egin ziren egiaztatze teknikoak. Lehenengo mangak eguerdiko 14.00etan hasi ziren eta ikuskizunak arratsalde guztian zehar jarraitu zuen. Automobilismoaren zaletuek egun zoragarri bat pasatzeko aukera izan zuten Aiako aldapetan. Ez zen inolako arazorik egon, izan ere, antolatzaileek ikusleak leku seguruetan kokatu zituzten eta komisarioek emandako jarraibideak bete zituzten bertara joan zirenek. Argazki gehiago: Karkara.eus

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide