Akelarre taldearen kontzerturako 100 sarrera inguru gelditzen dira salgai

Urola Kostako Hitza 2018ko maiatzaren 31

Karpa prestatzen atzo iluntzean Aian (Karkara) Larunbat gauean Akelarre musika taldeak zuzeneko kontzertua eskainiko du Aian. Dena prest dute jada: karpa handi bat jarri dute eskola berriaren aparkalekuan; autobus zerbitzu berezia egongo da bertara joan-etorria egiteko garraio publikoa erabilita; eta sarrera gehienak salduta daude. Dena dela, jakinarazi dute oraindik badagoela sarrerak erosteko aukera. Internetez bihar (ostirala) gauerdira arte eros daitezke, www.musikaze.com webgunean. Sarrerarik geldituko balitz, larunbatean bertan 21:30etik aurrera leihatilan jarriko lituzkete salgai.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide