Urtero bezala, Asentzio feria ospatu dute Aian. Herrian jende ugari bildu zen atzo goizetik, eta eguraldi ona lagun, bertaratu zirenek azoka ederraz gozatzeko aukera izan zuten.
Animaliak, nekazaritzarako tresneria, barazkiak, etxean egindako gozoak... askotariko produktuak erosteko aukera egon zen Aian egun guztian zehar. Herriko plazan, jan-edanerako postuak ere jarri zituzten, eta jende asko bildu zen bertan eguerdian.
Ikusi argazki bilduma, hemen.