Harrijasotze erakustaldia izango da igandean Aian, Asentzio Feriaren bueltan. Joseba Ostolaza harri jasotzaileak jakinarazitakoaren arabera,
Arrautza harria izeneko 154 kiloko harri baldarra aterako dute pilotalekura. Azkenekoz 1982ko abenduan erabili zen jendaurrean, eta ordura arte, harri jasotzaile gutxik lortu zuten harria altxatzea.
5 minutuko bi txandatan, honakoak dira orain arte
Arrautza harriarekin egindako markak: Gibitegik 16 jasoaldi, Jose Ramon Arteagak 8, eta Martin Ibar
Urtain IV.ak 7 altxaldi. Igandean, Jokin Eizmendik, Imanol Illarramendi
Kortaberrik eta Aimar Galarragak izango dute altxatzeko aukera.