Mirari, Aintzane eta Lutxurdio hirukotea Aristerrazuko erromerian izango da igandean

Urola Kostako Hitza 2018ko maiatzaren 10a

Aurtengo erromeria denboraldiarekin jarraituz, datorren igandean, maiatzaren 13an, trikiti doinuez gozatzeko aukera izango da Aiako Andatza auzoko Aristerrazun. 18:30etik 21:30era bitartean egingo dute erromeria. Mirari, Aintzane eta Lutxurdio trikitilariak igoko dira oholtza gainera, Aiako erromeria plaza girotzera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide