Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aiako Andatza auzoko Arizterrazun erromeria izan zen joan den igandean. Auzotarrez nahiz inguruko herritatik gerturatutakoez bete zen Aristerrazu, eta trikiti doinuen erritmora dantzan jarri zituzten guztiak Solanok eta bere taldeak. Datorren igandean, maiatzaren 6an, Elizagoien ahizpak igoko dira oholtza gainera.
Argazkiak: Ibon Errazu.