Uria eta Otegirekin erromeria izango da igandean Aian

Urola Kostako Hitza 2018ko apirilaren 19a

Helduen trikitixa txapelketetan parte hartzen duten Jone Uria eta Julene Otegi trikitilariak izango dira Aristerrazun datorren igandean. Ohi bezala, 18:30etik aurrera emanaldia eskainiko dute Aiako Andatza auzoan, eta 21:30ak arte girotuko dute arratsaldea. Aiako Erromeria Elkarteak aurtengo denboraldiaren barruan antolatu du saioa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide