Ehundaka lagun juntatu ziren igandean Aian, Txakolin Egunaren aitzakian. Eguraldi kaxkarraren ondorioz, frontoian eta probalekuan jarri zituzten txakolin erakusleen mahaiak eta postuak. Goizetik hasita, jende mugimendua handia izan zen, eta joandakoek hamabost txakolin ezberdin probatzeko aukera izan zuten; denak, Getariako Txakolina jatorrizko izendapenekoak. Edatekoaz gain, bertako gazta eta beste hainbat produktu dastatzeko aukera ere izan zen.
Argazki guztiak ikusteko, jo
Karkara.eus atarira.