Aiako nekazalturismoek okupazio altua izan dute Aste Santuko egunetan

Urola Kostako Hitza 2018ko apirilaren 5a

Iturrarango parketxean jende dezente ibili da jai egunetan, eta txirrindulari itzuliak ere jende ugari bildu zuen Aiako Elkano auzoan.

Okupazio oso altua izan dute Aiako nekazalturismoek Aste Santuko bost egunetan; 100%ekoa, hain zuzen ere. Hori adierazi diote KARKARARI bost ostatuetako langileek. Espainiar jatorrikoak izan dira jaso dituzten turista gehienak. Iturraranen 1527 bisitari izan dituzte bost jaiegunetan; zifra ona da, baina bertakoen arabera, iazkoa baino zertxobait txikiagoa. Espainiarrez gain, euskaldun ugarik ere bisitatu dute Pagoeta parke naturaleko parketxea. Bestalde, Itzulia Basque Country txirrindulari lasterketa dela-eta, jende ugari pilatu zen Elkanon. Txirrindulariek ikuskizun ederra eskaini zuten auzoko maldetan, errepide bazterretan elkartu zen ikusle mordoaren  gozamenerako.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide