Alaitz eta Olatz trikitilarien erromeria izango da igandean Aristerrazun

karkara.eus Aktualitatea. 2018ko martxoaren 20a

Aiako Andatza auzoan izango da musika taldea martxoaren 25ean, arratsaldeko 18:30etatik aurrera.

Martxoaren 25, igandean, erromeria izango da Aiako Andatza auzoan. 18:30ean Alaitz eta Olatz igoko dira oraingoan oholtza gainera, eta 21:30ak arte girotuko dute Aristerrazu. Andatzako Erromeria Elkarteak antolatu du saioa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide