Argazkia: Karkara.eus.
Izer eta Alabier trikitilariak oholtza gainera igoko dira igande honetan Andatza auzoko Aristerrazun, aurtengo erromeri denboraldiaren barruan. 18:30ean hasiko da emanaldia, eta 21:30ak arte dantzatu ahal izango dute bertaratzen direnek. Andatzako Erromeria Elkarteak antolatu du saioa, aurtengo erromeria denboraldiaren barruan.