Herritar eta auzotar guztiek elkarte gastronomiko berria ikus zezaten, 11:30etatik 13:30etara bitartean Andatzako elkarte gastronomikoa zabaldu zuten atzo. Lehen eskola zen eraikinean sortu dute Andatza Auzo Eskola Elkartea.
Aiako Udalaren jabetzako lokala erabiltzeko akordio batera iritsi ziren, eta udalak ordaindu ditu eraberritze lanak. Elkarteko kideek ere beraien ekarpena egin dute lokal berrian, eta kideek beraiek erosi dituzte mahaiak, aulkiak, eta lokalerako beharrezkoa duten materiala. 41 kide ditu egun elkarteak.
Elkarte gastronomikoa izan da ireki dutena, baina elkartearen eguneroko jardunerako gelak aurrerago zabalduko dituztela iragarri dute