Aiako Lardizabal herri eskolakoek martxoaren 8ko ekitaldiak egin dituzte gaur. Ostegunero egin ohi duten irratsaioan parekidetasuna landu dute, eta ikasleek emakume ehiztari bat elkarrizketatzeko aukera izan dute. Ondoren, 11:30ean, herriko plazara atera dira herri eskolako ikasleak eta bertan parekidetasuna aldarrikatu dute. Ondoren, herriko kaleetan ibili dira pankarta eskuetan hartuta,
Emakumeak aurrera! oihu eginez.
Aiako Lardizabal Eskolakoak parekidetasuna aldarrikatuz kalean (Karkara.eus)