Txausonen idi pareak izan dira aurten garaile. (Argazkia: Ibon Errazu)
Astelehen gauean bukatu ziren Aiako XVIII. Kintopeko Idi Probak, hiru egunetan jokatu ondoren. Guztira, hamar idi pare plazaratu dira aurten, eta Laudioko Txausonena izan da garaile, 72 plaza eta 6 zintarekin. Azken egunean hartu zuen parte, Galder Bolaño eta Ramon Ibartzabal Iketza itzainek gidatuta, eta probazaleen esanetan, Aiako probalekuan idiekin egindako markarik handiena izan liteke
Lehen egunean, joan den ostiralean, Iñaki Oliden oriotarrak 72 plaza lortu zituen, eta garaipena eskuratzeko faboritotzat jotzen zuten. Marka handia lortuta, nekez hautsiko zela pentsatze zuen askok. Baina herenegun etorri zen ezustea, Txausonen idi pareen eskutik.
Hirugarren postuan Muruetako Kamiñoko jatetxea geratu zen. Honek 67 plaza, zinta bat eta 2,08 metro lortu zituen, asteleheneko jardunaldian