Aiako XVIII. Kintopeko Idi Probak izango dira martxoaren 2, 3 eta 5ean

karkara.eus Aktualitatea. 2018ko ots. 22a, 16:31

Hiru egunez jokatuko dira XVIII. Kintopeko Idi Probak, Aiako Idi Probak elkarteak udalaren babesarekin antolatuta.

Martxoaren 2, 3 eta 5ean jokatuko dira Aiako XVIII. Kintopeko Idi Probak, Aiako Idi Probak elkarteak udalaren babesarekin antolatuta. Gipuzkoako Herri Kirol Federakuntzak izango du probak kontrolatzeko ardura. Gaueko 22:00etan hasiko dira martxoaren 2ko eta 3ko saioak, eta 21:00etan martxoaren 5ekoa. Martxoaren 2a -Iñaki Oliden (Orio) -Udane (Orozko) -Bixkiak (Errezil) Martxoaren 3a -Etxetxo (Arroa) -Iñaki Lopetegi (Billela) -Iñigo Aurrekoetxea (Loiu) Martxoaren 5a -Mendiola (Errezil) -Bikandi (Berriatua) -Txauson (Laudio) -Kamiñoko jatetxea (Murueta)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide