Erromeria izango da igandean Aiako Aristerrazun

Urola Kostako Hitza 2018ko otsailaren 13a

Otsailaren 18an, igandean, erromeria izango da Aiako Andatza auzoko Aristerrazun. 18:30ean Eneritz Bengoetxea eta Edurne Errandonea trikitilariak igoko dira oholtza gainera, eta 21:30ak bitartean dantzatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Andatzako Erromeria Elkarteak antolatu du igandeko saioa ere, aurtengo erromeri denboraldiaren barruan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide