Emakume bat hil da Aian, trenak harrapatuta

Urola Kostako Hitza 2018ko urtarrilaren 23a

Sos Deiak Eusko Jaurlaritzaren Larrialdi zerbitzuak jakinarazi duenez, emakume bat hil da Aiako Santio Erreka auzoan, Euskotreneko tren batek harrapatu ondoren. Ertzaintzaren arabera, 08:45ean jazo da gertaera, eta anbulantzia bertaratu da istripuaren lekura. Nerbioak jota, ospitalera eraman dute treneko gidaria. Moztu egin dute Orio eta Usurbil arteko linea, eta trenez aldatu beharko dute bidaiariek. Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide