Eneko Labaka garaile Aiako III. Slalomean

Urola Kostako Hitza 2018ko urtarrilaren 2a

Abenduaren 31n jokatu zen Aiako III. Slaloma, Ubegun industrialdean atondutako zirkuituan. 22 parte hartzaile izan ziren lehian.

Igandean jokatu zen Aiako III. Slaloma, Ubegun industrialdean. (Argazkia: Aritz Mutiozabal). Urteari amaiera emateko, Aiako III. Slalom txapelketa jokatu zen igandean Ubegun industrialdean. 22 parte hartzaile izan ziren lehian, eta Eneko Labakak irabazi zuen; 52:73ko markarekin. Haren ondoren, Asier Tejado izan zen bizkorrena, 53:79ko denborarekin; eta hirugarren sailkatu zen Gorka Olaizola, 54:26rekin. [flickr_set id="72157667963795729"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide