Aiako II. Slaloma, iaz (Aritz Mutiozabal).
Iaz bezala, aurten ere automobilismoko slalom proba jokatuko dute urteko azken egunean, Ubegun industrialdean. Ibilgailu parte hartzaileen egiaztatzeak egingo dituzte hasi baino lehen, 09;00etik 09:45era. Ondoren, 10:30 aldera emango diote hasiera probari; hasieran entrenamenduko bi txanda egingo dituzte, eta, jarraian, lehiako beste bi txanda.
Momentuz, 22 autok eman dute izena Aiako III. Slalomean; tartean, Gorka Eizamendi aiarrak. Gipuzkoako Txapelketarako proba puntuagarria izango da, gainera.