Idi apustua egingo du Arzadun aiarrak Zallako Zornotzaren aurka

karkara.eus Aktualitatea. 2017ko abenduaren 5a

Abenduaren 9an egingo dute apustua, Aiako probalekuan. 4.000€ izango dituzte jokoan

[caption id="attachment_329361" align="aligncenter" width="300"]Nekane-Urrutia-Arzadun-eta-Paulo-300x198_content-1 Arzadunek irabazi zituen XVII. kintopeko idi probak (Argazkia: Ibon Errazu)[/caption] Aiako Eusebio Arzadunek idi apustua egingo du abenduaren 9an, larunbatean, Zallako Aritz Zornotzaren kontra. Apustua Aiako probalekuan izango da, 22:00etatik aurrera eta 4.000€ izango dituzte jokoan. Arzadunen itzaiak Iñaki Urrutia eta Jagoba Tubilla izango dira, Zornotzarenak, berriz, Asier Alegria eta Javier Ugarte. Aiako probalekuko 1.800 kiloko harria erabiliko dute eta idien pisaketa egun bereko 10:00etan egingo dute. Idi bikotea 1.100 kilotik pasatzen bada, kilo bakoitzeko kilo eta erdiko gainzama eraman beharko dute. Egun bereko 19:00etan garbituko dute plaza eta ibiliko dute harria. Gipuzkoako Herri Kirol Federazioak kontrolatuko du proba.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide