Mozkor olinpiadak jokatu dituzte larunbat arratsaldean, Urdanetako frontoian. (Argazkia: Maria Maya Manterola).
Pasa den asteburuan eman zieten hasiera San Martin jaiei Urdanetan, Gorriti eta bere animaliekin. Bertso-afaria eta trikitilariak izan ziren larunbatez; eta, ohiko meza nagusia, harri jasotzaileak eta trikitilariak eman zieten amaiera asteburuari.
Asteburu honetan ere ez da festa faltako. Goizeko 6:00etarako oilasko biltzea egin dute Izer eta Alabier trikitilariekin, eta meza nagusia izan da ondoren. Arratsaldean, aldiz, mozkor olinpiadak jokatu dituzte auzoko frontoian; zezenekin. Auzoko mendi afaria izango dute ondoren.
Jaiei amaiera emateko, eskuz binakako pilota finala, idi-dema eta erromeria izango dituzte. Patata-dantzaren ondoren, jaien amaierako traka zaratatsuarekin bukatuko dira Urdanetan San Martinak.
[flickr_set id="72157690484249256"]