Haurrei eta gaztetxoei zuzendutako Gorritiren animaliek zabalduko dute Urdaneta auzoko San Martin jaien egitaraua, gaur arratsaldean;
aurten bi asteburutan antolatu dituzte ekitaldiak. Frontoi barruan zaldi, pottoka, asto eta zezentxoekin gozatu ondoren, txokolate beroa dastatzeko aukera izan dute bertaratu direnek. Eguna bertso-afariarekin eta Izer eta Alabier trikitilarien erromeriarekin biribilduko dute bizilagunek.
Bihar, meza nagusiaren ondoren, pala txapelketako finala jokatuko dute, Izeta eskolako harri jasotzaileen saioa eta Laja eta Lutxurdio trikitilariak izango dira. Ondoren, bazkaria izango dute, eta arratsaldean kalejira, tabernaz taberna. Gauean, Laja eta Lutxurdiok girotuko dute auzoa.
[flickr_set id="72157688837501464"]