Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburu honetan hasiko dituzte San Martin jaiak Aiako Urdaneta auzoan. Urtero bezala, egitarau zabala prestatu dute jaiei hasiera emateko.
Haur eta umeentzako Gorriti eta bere animaliek zabalduko dute egitaraua, eta txokolate beroa dastatzeko aukera izango dute ondoren. Jarraian, bertso-afaria egingo dute Indamendi elkartean, eta Izer eta Alabier trikitilariek girotuko dute larunbat gaua.
Igandean ere ez da festa faltako. Ohiko meza nagusiaren ondoren, pala txapelketako finala jokatuko dute frontoian. Izeta eskolako harri jasotzaileak eta Laja eta Lutxurdio trikitilariak izango dira jarraian, eta bertso saioaz eta trikitilariez gozatu ahal izango dute bazkarira bertaratutakoek. Kalejira egingo dute ondoren tabernaz taberna, eta Laja eta Lutxurdio izango dira berriz ere, asteburuari amaiera ematen.
Orioko Ortzaika auzoan ere ospatuko dituzte, azaroaren 10ean hasi eta 18ra bitartean.
EGITARAUAAzaroak 4, larunbata
- 16:00. Gorriti eta bere animaliak. Ondoren, txokolate beroa.
- 21:00. Bertso-afaria Indamendi elkartean. Jarraian, kalejira Izer eta Alabier trikitilariekin.
Azaroak 5, igandea
- 11:30. Meza nagusia.
- 12:00. Pala finalak.
- 13:00. Izeta eskolako harrijasotzaileak eta Laja eta Lutxurdio trikitilariak. Ondoren, auzoko nagusiekin bazkaria. Bazkal ostean, bertso saioa eta trikiti saioa.
- 18:00. Kalejira tabernaz taberna. Ondoren, Lajari eskertza.
- 22:00. Laja eta Lutxurdio Ximorren.
Azaroak 10, ostirala
- 22:30. Mus txapelketa azkarra Indamendi elkartean.
Azaroak 11, larunbata
- 6:00. Oilasko biltzea Izer eta Alabier trikitilariekin.
- 12:00. Meza nagusia.
- 17:00. Mozkor olinpiadak zezenekin. Jarraian, kalejira.
- 21:00. Auzo afaria Indamendi elkartean. Afalostean, Izer eta Alabier.
Azaroak 12, igandea
- 11:30. Meza nagusia.
- 12:00. Eskuz binakako pilota finala. Ondoren, herri kirolak.
- 17:00. Idi-dema. Jarraian, erromeria Elizagoien ahizpekin Ximorren.
- 23:30. Patata-dantza lehiaketa. Azkenik, jaien amaierako traka zaratatsua.