Urriaren 22an jokatuko da Aiako Diva Harri Txapelketa, bertako probatokian. Harri jasotzaileak arratsaldeko seietan hasiko dira lehian. Parte hartzaileek Juan Iguaranek eta Martin Lizeagak jokatu zuten apustuan erabilitako harriak jasoko dituzte; 10 arroako zilindro bereziak, biak (125 kilo).
Harri bakoitzarekin hiru minutuko txandak egingo dituzte harri jasotzaileek, eta kilo gehien jasotzen dituena izango da irabazlea. Hau da partaideen zerrenda: Aimar Irigoien (Errezil), Jexuxmari Iruretagoiena Izeta III.a (Zarautz), Mikel Lopetegi Urra (Zarautz), Xabier Peñagarikano Peña (Aizarnazabal), Ion Meter Scout (Algorta, Bizkaia), Julio Jimenez (Avila, Espainia), Goikoetxe (Elgoibar), Aimar Galarraga (Orio) eta Gorka Etxeberria (Orio).
Gipuzkoako Herri Kirol Federazioak izango du proba kontrolatzeko ardura.