Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Astelehen, asteazken eta ostiraletan goizez eta arratsaldez irekiko dute erakusketa, eta igande eta jaiegunetan goizez bakarrik.
Aiako XII. Argazki Lehiaketaren irudiekin osatu duten erakusketa ikusgai izango da herriko Kultur Etxean, azaroaren 1a arte. Astegunean hiru egunez eta goiz eta arratsaldez egongo da zabalik erakusketa: astelehen, asteazken eta ostiraletan, 09:30etik 12:30era eta 15:30etik 19:00etara. Igande eta jaiegunetan, berriz, goizez bakarrik ikusi ahal izango dira lehiaketara aurkeztutako irudiak, 11:00etatik 13:00etara.