Joan zen igandean, urriak 15, hasi zen aurtengo erromeria denboraldia Aristerrazun. Izer eta Alabier trikitilariek izan zuten denboraldia irekitzeko ardura, eta datozen asteetan hainbat emanaldi izango dira igandeetan, 18:30etik 21:30era bitartean. Horren erakusle da igande honetan Ostolaza eta Lutxurdio ariko direla giroa alaitzen. Urteroko gisan, Andatzako Erromeria Elkarteak antolatuko ditu iganderoko erromeriak.